Lasterka eta aizkora apustua Oronozen

Maite OTEIZA 2011ko urriaren 13a

Maite Oteiza

Urriaren 2an lasterka eta aizkora apustua jokatu zen Oronozko San Martin futbol-zelaian. Alde batetik, Jexux Zelaieta lasterkari eta Bittor Elizagoien aizkolari oronoz­tarrak aritu ziren eta bertze aldetik, Narbarteko Beltxa eta Oronozko Zamora. 3.000 sos paratu zituzten jokoan, bortz kilometro lasterka egiteko eta bortz kanaerdiko mozteko. Lasterkako saioa arras berdintsu akitu zuten, baina gero, aizkoran abantaila Bittorren aldekoa izan zen. Arratsalde polita izan zen. Jende aunitz hurbildu zen eta herrietako eskolen bestarekin elkartuz, egun ederra atera zen Oronozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun