Xorroxin irratia sakelekoan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Euskara hutsean lan egiten duten hamabi irra­ti, tartean Xorroxin irratia, sakeleko telefonoan en­tzuteko aplikazioa sortu du Hendaiako Antxe­ta irratiak, Be­rria Bekarekin jasotako dirulagun­tzarekin. Uhinbak du izena aplikazioak eta es­kain­tzen dituen zerbi­tzuak baliatzeko multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko pres­tatuta dagoen sakelekoa behar da eta horre­kin batera, Interneterako konexioa. Uhinbak instalatzeko eta informazio gehiagorako sartu webgune honetan: www.uhinbak.eu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun