Elizondoko saihesbideko lanetan 3,8 milioi euroko murrizketa egin du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Lekarozko Kolegioko eta komisaria berriko lanetan ere izan du eragina

Nafarroako Gobernuak iragarri dituen au­rrekontuaren murrizketek Baztango proiektu bati baino gehiagori eragin diete. Horixe da, hain­ zuzen, Irurita, Elizondo eta Elbete lotuko lituzkeen saihesbideko lanen kasua.

Lan hauek egiteko 8.595.300,87 euro ingu­ruko aurrekontua aurrei­kusia dago eta Gobernuak obretara aurten bideratu beharreko 3.831.666,16 euro «blokeatu» egin ditu. Dena den, lanek aitzinera segituko omen dute, baina baliteke gibeleratzea.

Murrizketen eragina somatu duen bertze egitasmoa Lekarozko Kolegio zaharrean egitekoa zen proiektua da. Obra honetan, 4,1 milioi euroko inbertsioa aurreikusia zegoen eta 3 milioi euro 2012ra gibeleratuak izan dira.

Foru Poliziaren Elizondoko komisaria be­rriko lanei dagokienez, 803.848,71 euroko au­rrekontutik 200.000 euro heldu den urtera gibeleratzea erabaki du Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun