Herrietako eskolen besta Oronozen

Maite OTEIZA 2011ko urriaren 13a

Maite Oteiza

Baztango herrietako eta Urdazubi-Zugarramurdiko eskolen aurtengo besta Oronozko Guraso Elkarteak antolatutakoa izan da. Urriaren 2an egin zen. Goizean­, herri inguruan ibilaldia antolatu zen, eskolatik abiatuz Bertizko parkera gan eta handik buelta. Eguraldi ona aprobetxatuz, Bertizko kolunpioetan egonaldia egin zen, gero San Martingo frontoian bazkaria eta segidan dantzaldia Etxalarko Elizagoien ahizpa trikitilari eta panderojolearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun