«Hitzik gabe adierazteko beharra sentituta hasi nintzen margotzen»

Gurutze PIKABEA 2011ko urr. 13a, 13:03

Diana Iniesta, aurten egin dituen margoletako batzuk inguruan dituela. TTIPI-TTAPA

Duela 13 urte ezagutu zuen Diana Iniestak (Bartzelona, 1971) Baztan. Aire zabalean pintura ikastaro bat egitera etorri eta Baz­tanez eta baztandarrez maitemindu zen. Geroztik guttienez urtean behin Baztan bisita­tzen hasi zen. Eta duela urte batzuk Bartzelo­nako bizimodua alde batera utzi eta Erratzura bizi­tzera etortzea erabaki zuen. Psikologoa ere badenez, psikoteraupeuta lanean ere badabil, eta haur eta helduendako margo ikastaroak ere eskaintzen ditu. Berari buruzko xehetasun gehiagorako: http://dianainiesta.blogspot.com.

 

Zer egiten du Bartzelo­nako emakume batek Erratzun?

Arteari buruzko aldizkari batean, Baztanen aire zabalean pintura ikastaro bat egitekoa zela iraku­rri nuen duela 13 urte. Ikastaroa egin nuen eta Bar­tze­­lonara itzu­­li nin­tzen. Or­dutik aitzi­nera, gu­­ttie­nez urtean behin etor­tzen hasi nintzen. Aldi berean, Bartzelonan La Van­guar­dia egunkarian hasi nintzen. Ardu­ra­ haundiko lana zen, eta psikologia ikasketekin tarte­ka­tu nuen. Azkenean, lana utzi­ eta ho­nat etor­tzea erabaki nuen. Ikas­ketak akitu eta psi­­ko­te­ra­peu­ta lanean eta pintu­ra irakasle hasi­ nin­tzen.

 

Noiz hasi zinen margo­tzen?

Hi­tzik gabe adieraz­teko beharragatik hasi nin­tzen margo­tzen duela 15 urte­. Pintura aunitzez ere indar­tsua­goa da, zure buruare­kin barneko elkarrizketa bat eginen bazenu bezala. Zure burua ho­­be­­ki eza­gutz­eko auke­ra ematen du. Zure errit­mo­­­ra, baina­ koa­droa­rekin elkarriz­ke­tan, norbe­re burua des­ku­bri­tu­ egiten da.

 

Nola definituko zenuke zure estiloa?

Uste dut inpresionismotik aunitz duela, trazua baino gehiago kolorea da. Gehiago axola dit senti­tzen dudana adierazteak­. Egunerokoan, pentsatu eta gero jokatzen dugu. Arteak, ordea, esperimentatzeko aukera ematen du eta sentitu, esperi­mentatu eta gero emai­tzaren inguruan pen­tsa­tzeko aukera. Nire lanak bide horre­tatik doaz.

 

Margo ikastaroez gain­, psikologo lana ere egiten duzu. Azaldu...

Urritik maiatzera haur eta hel­­duendako margo ikas­­­taroak eskaintzen ditut, eta 6 eta 79 urte bitar­teko ikasleak ditut. Hor ikusi dut helduek erresis­tentzia gehiago dituztela­. Autozentsura, bertzeek gu­retaz zer pentsatuko du­ten beldurra, hanka sar­tzeko beldurra... Ber­tzal­de, abuz­tuan aire­ zabalean 6 eta 12 urte ar­­te­­koendako margo ikastaroa ere ematen dut. Baina psikoterapeuta bezala ere ari naiz eta arte­te­ra­pia ikastaroa bide ho­rre­tatik doa. Ez da terapia bat, ez gara gure­ traumetaz solasean hasi­ko eta ez dut inor analiza­tu­ko; tailer hauek birsor­tze­ko aukera ematen dute. Nor­be­rak sentitzen duena da garraitzi­tsue­na. Artetera­piatik harata­go, adier­az­pen artis­tikoa deituko nioke. Per­tsona bati prozesu ba­tean­ la­gun­­­tzea da kontua: musi­ka, literatura, an­tzerkia edota dan­tzarekin senti­tzen denaz nor­­bere buruarekin elka­rriz­­keta egitea.

 

Etorkizunera begira, zein asmo dituzu?

Baztan-Bidasoko ehiza jardunaldien irudia egite­ko eskatu didate eta azaro eta abenduan Bertizen erakusketa irekiko dut. Arteterapia­ko ikasta­ro bat ere emanen dut, urrian edo urtarrilean, eta ekainean New Yor­­k­e­ra joanen naiz hila­bete baterako, artea ikasteko nazioarteko eskola onenetariko batera. Hu­rren­go urtean, Bar­tze­lo­na, Do­nostia edota Ma­dri­len erakusketak egin nahi nituzke. Halere, helbu­ru na­gusia haur eta helduekin lan egiteko be­gi­ra­tzen ikastea da eta noski­, euskaraz ongi egitea.

 

Zerbait gaineratuko zenuke?

Gustatzen zaizuna egi­tea­­ ez dela zaila. Sufrimendua ematen du, baina baita poztasun haundia ere. Nik bi bizitza ditudala erraten dut, bat lehengoa eta ber­tzea­­­­ aukeratu dudana. Lehengo prozesu hartan egokitzea ezinezkoa zen eta oraingoan uneoro egoki­tzen ari naiz. Badira une zailak eta maila ekonomi­koan ere gogorra da. Hau boka­zioz­ egiten baita, eta ez errentagarria dela­ko. Baina gauza gu­ti behar dira eta horrek ez du pre­zio­­rik. Nik denbora behar dut eta ho­rrek ez du preziorik. Gustura nago, gustatzen zaidanean­ ari naizelako.

 

MARGOAREN INDARRA

«Pintura aunitzez ere indartsuagoa da, zure buruarekin barneko elkarrizketa bat eginen bazenu bezala. Zure burua hobeki ezagutzeko aukera ematen du. Zure erritmora, baina koadroarekin elkarrizketan, norbere burua deskubritu egiten da»


GUSTUKO LANA

«Gauza guti behar dira eta horrek ez du preziorik. Nik den­bora behar dut eta horrek ez du preziorik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!