Astearte arratsaldean botatako txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin abiatu ziren Gartzaingo Pilarika bestak. Eta gaur, asteazkena, urriak 12, Pilarika Eguna ospatuko dute. 10:00etan dianak eta argi soinuak izanen dituzte eta 12:00etan Meza Nagusia Ariztegiko ermitan. Ondotik luntxa emanen da. 14:00etan bazkaria eginen da trinketean eta 19:00etan Gartzaingo II. Patata Tortilla lehiaketa jokatuko da, Santxotenak alaituta. 21:30ean Mutildantzak dantzatuko dira eta 22:00etan lehiaketako tortilla hoberenak izanen dira afaltzeko.
Haurren Eguna ortzegunean
Urriaren 13an, ortzegunean, Haurren Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak eta argi soinuak. 16:30ean haurrendako herri jolas eta herri kirolak izanen dira Kulkirekin. 18:30ean txokolatada haurrendako, Santxotenak alaituta. 20:00etan Mus Zimizte txapelketa. 22:00etan gazte afaria.
Gazte Eguna ortziralean
Urriaren 14ean, ortziralean, Gazte Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak eta argi soinuak. 11:30ean futbito txapelketa herritarren artean. 14:00etan gazte bazkaria. 17:00etan gazteendako jokoak. 20:00etan triki-bertso poteoa. 22:00etan Mutildantzak trinketean. Segidan patata tortilla jatea. 23:30etik aitzinera dantzaldia Santxotenarekin.
Herritarren Eguna larunbatean
Urriaren 15ean, larunbatean, Herritarren Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak eta argi soinuak. 11:30ean herritarren arteko desafioa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea. Ondotik boletoen zozketa eta sari banaketa. 19:00etan dantzaldia Joxeanjelekin. 21:30ean Mutildantzak trinketean. 22:30etan pintxoak afaltzeko. Ondotik gaupasa Joxeanjelekin eta herriko besten azken hatsa.