NaBaiko zinegotzia gezurretan ari dela adierazi du Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 10a

Aitzineko legealdiko hautetsien ordainsaria aztertu zuen batzarrak zer errana sortzen segitzen du

Irailaren 20an Baztango Udalak egin zuen ez ohiko batzarrak zer errana sortzen segitzen du. Batzar hartako akta ez zuen onartu Pello Iriarte NaBaiko zinegotziak, ordainsarien gaia nola jaso zen ez baitzen ados gelditu. Orain, Baztango Udal gobernua osatzen duten Bilduk eta Baztango Ezkerrak ohar bat karrikaratu dute, NaBaiko zinegotzia gezurretan ari dela salatuz.

Irailaren 20an Baztango Udalak egin zuen ez ohiko batzarrak zer errana sortzen segitzen du. Batzar hartako akta ez zuen onartu Pello Iriarte NaBaiko zinegotziak, ordainsarien gaia nola jaso zen ez baitzen ados gelditu. Orain, Baztango Udal gobernua osatzen duten Bilduk eta Baztango Ezkerrak ohar bat karrikaratu dute, NaBaiko zinegotzia gezurretan ari dela salatuz.

Oharrak dioenez, “irailaren 20ko ez ohiko batzarrean Bilduren, Baztango Ezkerraren eta NaBairen aldeko bozkekik udaletxearen proposamena onartzea erabaki zen, aktan eta grabaketan ageri den moduan”. NaBaiko zinegotziak, orainm ez zuela proposamenaren alde bozkatu erraten du eta hori “gezurra da” udal gobernuko taldeen ustez.

Idatziaren arabera, “NaBaiko zinegotziak proposamenaren alde bozkatu ondotik, dieten bilkuraren akta onartu behar zelarik, alde batetik hanka sartu zuela erran zuen, eta bertzetik, hori zuzentzeko, bilkuran ez zuela alde bozkatu erran zuen, eta beraz ez zuela akta onartzen”. Udal gobernu taldeak “hanka sartzea zuzentzeko eskubide guztia” aitortzen dio NaBaiko zinegotziari, “baina ez gezurrak erratekoa eta guttiago horren arabera akta ez onartzeko eskaera egitea”.

Baztango Udal gobernu taldeak dioenez, dieten ez ohiko osoko bilkuraren inguruan, NaBaiko zinegotziari sententziaren informazioa eman zitzaion, hark bere aldetik aztertzeko eta bere iritzia finkatzeko asti askirekin. “Orain dio ez duela informaziorik izan –dio idatziak– ba, hori horrela bazen, zergatik ez zuen hori bera erran bilkuran?”. Bilduk eta Baztango Ezkerrak igorritako idatziak dioenez, “hautesti politiko batek gezurrak erratea aski larria da, eta bere lan politikoar guztiz ezbaian paratzen du, bere gaitasun falta nabarmen utzi bidenabar”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun