Baztango NaBaik ez du onartu hautetsien ordainsaria aztertu zuen batzarraren akta

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 7a

Erabakia ez zela ahobatez hartu dio eta alkatearen taldearen jarrera «ohi ez bezalakoa» izan dela salatu du

Baztango Udalaren urriaren 3ko batzarrean Pello Iriarte NaBaiko zinegotzia irailaren 20ko ezohiko batzarraren akta onartzearen kontra azaldu zen. Bilkura hartan, bertzeak bertze, udal hautetsiek 2008ko irailetik 2010eko abendura jaso zituzten ordainsarien gaia landua zen.

Baztango Udalaren urriaren 3ko batzarrean Pello Iriarte NaBaiko zinegotzia irailaren 20ko ezohiko batzarraren akta onartzearen kontra azaldu zen. Bilkura hartan, bertzeak bertze, udal hautetsiek 2008ko irailetik 2010eko abendura jaso zituzten ordainsarien gaia landua zen.

NaBaik jakinarazi duenez, ordainsarien gaia aktan nola jaso zen, ez zen ados gelditu. «Aktaren arabera, alkateak proposatuta TANen erresoluzioa betetetzeko eta errekurtsoak alde batera uzteko, akordioa ahobatez onartu zen». Alkatearen proposamen horrek, garai horretako hautetsien ordainsarien muga bakarra 300 eurokoa izatea proposatzen zuen eta hori arautzeko espediente bat irekitzea suposatzen zuen.

Pello Iriarte, NaBaiko zinegotziak azaldu du ez zela alkatetzaren akordio proposamenaren alde agertu, eta gainera, «UPN bilera gelatik atera egin zen bozketa orduan. Hortaz, ezin da erabakia aho batez hartu zela erran, aktan ageri den bezala». Dena den, akta hori urriaren 3ko batzarrean onartu zen, NaBairen eta UPNren kontrako botuekin eta alkateak kalitate-botua erabili behar izan zuen horretarako.

NaBaik akordioaren «baliozkotasuna zalantzan» paratu du, nola onartu zen ikusita eta alkatearen taldearen jarrera «ohi ez bezalakoa» izan dela salatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun