Adin guztietako jendearendako hainbat ikastaro antolatu ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2011ko urriaren 12a

Izena emateko edo informazio gehiagorako Elizondoko Kultur Etxera deitu behar da

Gisa aunitzetako ikastaroak antolatu dira: pailazoaren esentziaren bila, marrazkiekin jostetan, scrapbooking, materialekin jolasean konplementoak sortu, ordenagailuz egindako musika tailerra eta posta elektronikoa eta Interneten nabigatzen... Horiexek dira ikastaroen izenburuak.

Haur zein helduendako hainbat ikastaro paratu ditu martxan Baztango Udalak udazken honetarako. Pailazoaren esentziaren bila, marrazkiekin jostetan, scrapbooking, materialekin jolasean konplementoak sortu, ordenagailuz egindako musika tailerra eta posta elektronikoa eta Interneten nabigatzen ikasteko aukera izanen da. Udalak jakinarazi duenez, Baztango edozein herritan eskatutako ikasle kpurua beteko balitz, ez litzateke arazorik izanen ikastaroa Elizondo ez den bertze herriren batean egiteko.

Pailazoaren esentziaren bila helduentzat

Pailazoaren esentziaren bila izenburupean helduentzako ikastaroa eginen da azaroaren 26an eta 27an, Laura Lopez irakasle dela. Ikastaroaren iraupena hamabi ordukoa izanen da. Guttienez zortzi eta gehienez hamabi ikasle onartuko dira eta Baztanen erroldatuak direnek 42 euro eta ez daudenek 63 euro ordaindu beharko dituzte. Ordutegia, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 10:30era izanen da.

Marrazkiekin jostetan haurrendako

5-8 eta 9-14 urte bitarteko neska-mutikoendako Marrazkiekin jostetan ikastaroak emanen itu Begoña Durrutyk urriaren 24tik abenduaren 14ra bitarteko asteazkenetan, 16:30etik 17:30era talde bat eta 17:30etik 18:30era bertze talde bat. Erroldatutakoek 15 euro eta erroldatuak ez daudenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Hemen ere talde bakoitzeko guttienez zortzi ikasle eta gehienez hamabi apuntatzea ezinbertzekoa izanen da ikastaroa aitzinera ateratzeko.

Scrapbooking helduentzat

Helena Xuria arduratuko da Scrapbooking ikastaroak emateaz. Datak oraindik zehaztuak ez badaude ere, ikastaroetako bat larunbaten batean emanen dam 09:30etik 14:30era eta 15:00etatik 18:30era eta bertzea hiru egunez, 10:00etatik 12:30era astelehen, asteazken eta ortziral batez. Bi kasuetan zortzi orduko saioak izanen dira. Baztanen erroldatuek 40 euro ordaindu beharko dute eta ez daudenek 60 euro. Materiala prezioaren barne dago. Talde bakoitzeko guttienez zortzi ikasle eta gehienez hamabi hartuko dira.

Materialekin jolasean, konplementoak sortu

Izenburu hori duten bi ikastaro eskainiko ditu Amaia Zinkunegik urriaren 27tik aitzinera, ortzegunero. Zortzi saiotan 16 ordu eskainiko dira eta talde bat 10:00etatik 12:00etara eta bertzea 17:00etatik 19:00etara ariko da. Guttienez hamar ikasle eta gehienez hamabortz hartuko dira eta Baztanen erroldatuentzat prezioa 34 eurokoa izanen da eta erroldatuak ez daudenenetzat 40 eurokoa.

Ordenagailuz egindako musika tailerra: Ableton Alive

Ordenagailuz egindako musika tailerra (Ableton Alive) ere antolatu du Udalak, Aitor R. Larrinaga irakasle dela. Azaroaren 5etik abenduaren 2ra bitarte hiru orduko hamabortz saio eginen dira, larunbatetan, 10:30etik 13:30era. Guttienez hamar ikasle eta gehienez hamabortz ikasle hartuko dira eta erroldatuek 45 euro eta erroldatu gabekoek 68 euro ordaindu beharko dituzte.

Posta elektronikoa eta interneten nabigatzen ikastea

Internet gero eta toki gehiago hartzen ari den honetan, hasi berriendako posta elektronikoa erabiltzen eta Interneten nabigatzen ikasteko aukera ere izanen da hasi berriendako, Eskiz-en eskutik. Guttienez zazpi eta gehienez bederatzi ikasle onartuko dira eta azaroaren 20tik abenduaren 2ra astelehen eta ostiraletan bi orduko hamar saio eginen dira, 10:00etatik 12:00etara. Erroldatuendako prezioa 58 eurokoa da eta ez daudenentzat 88 eurokoa.

Argazkigintza digitala

Hasi berriendako argazkigintza digitalari buruzko bertze ikastaro bat ere paratu du Udalak martxan, Estibaliz Alvarez irakaslearen eskutik. Guttienez hamar eta gehienez hamabortz ikasle onartuko dira eta azaroaren 12an eta 13an eskainiko da. Azaroaren 13an 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era eta azaroaren 13an 10:30etik 13:30era eskainiko da. 30 euro ordaindu beharko dituzte erroldatuak daudenek eta 45 euro gainerakoek.

Izen-ematea zabalik dago eta informazio gehiago nahi izatera Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxerat deitu behar da: 948 581229.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun