Erratzuko errebestak urriaren 8an ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 6a

Bertso-poteoa, zikiro jatea eta dantzaldia izanen dira

Hasiera batean irailaren 24an ospatzekoak ziren errebestak Erratzun, baina azkenean gibeleratzea erabaki dute eta urriaren 8an eginen dira.

Hasiera batean irailaren 24an ospatzekoak ziren errebestak Erratzun, baina azkenean gibeleratzea erabaki dute eta urriaren 8an eginen dira.

Larunbat eguerdiko 12:00etan bertso poteoa izanen da herrian barna eta 14:30ean zikiro jatea eginen da. Zikiro jatera joateko txartelak Iparla ostatuan, Albantzenea tabernan, Altxuko dendan eta Zubipunta ostatuetan eskura daitezke.

Arratsaldean, 18:00etan, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen da eta gauean gaupasa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun