Formakuntza jardunaldia antolatu du Bidelagun elkarteak urriaren 7an Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 6a

Bertzearen larruan jartzen izenburupean

Bertzearen larruan jartzen izenburupean, Bidelagun elkarteak fomazio tailerrak antolatu ditu urriaren 7rako, ortziralerako. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen dira saioak eta edozeinentzat irekiak izanen dira.

Bertzearen larruan jartzen izenburupean, Bidelagun elkarteak fomazio tailerrak antolatu ditu urriaren 7rako, ortziralerako. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen dira saioak eta edozeinentzat irekiak izanen dira.

16:30ean “Gizarte berraldatzeko tresnak boluntariotzaren ikuspegitik” hitzaldia izanen da Cesar Gartzia Rincon, Homo Prosocius Gobernuz Kanpoko Erakundeko lehendakariaren eskutik.

17:30ean atsedenaldia eta kafea hartzeko aukera izanen da.

18:00etan Haiti-Etiopiari buruz, kooperante baten esperientzia kontatuko du Rosario Iraola hizlariak, laguntza eta boluntariotzaren ikuspuntu kritiko batetik.

19:00etan boluntariotzaren konpromiso arlo berriak azalduko dira, hala nola kartzelako boluntariotza eta hegoaldeari laguntzeko boluntariotza programen aurkezpena eginen du Isidro Herguedas Bidelagun elkarteko kideak.

20:00etan jardunaldiaren bukaera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun