Urriaren 1ean, larunbat eguerdiko 12:00etako ezkil jotzea eta altxaferoekin abiatuko dira Anizko Arrosarioko Amabirjinaren bestak. 12:30ean haur jokoak izanen dira. 14:00etan haurrendako bazkaria. 16:00etan puzgarriak. 18:00etan txokolate jatea. 20:30ean Mutildantzak. 20:45ean Baztanzopak. Ondotik dantzaldia Bixente akordeoilariarekin. Akitzeko xingar jatea. Aipatzekoa da larunbatean gan-torri autobusa ibiliko dela herriz herri.
Arrosarioko Amabirjinaren Eguna igandean
Urriaren 2an, igandean ospatuko da Arrosarioko Amabirjinaren eguna. 11:30ean Iratxe eta Jone txixtulariekin kalejira eginen da. 12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan otordua. 18:00etan herri kirolak. Ondotik Jaione akordeoilariarekin dantzaldia izanen da eta akabailan afaria.
Adiskidetasun Eguna astelehenean
Urriaren 2an, asteleheneko Adiskidetasun Egunarekin akituko dira Anizko bestak. 11:00etan Mus Txapelketa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea, JOXEANJELek alaituta. 17:00etan ginkana. 21:00etan xingar jatea eta akitzeko Gizajoa Ni.