Giro polita sortu zen irailaren 17an Oronoz-Mugairiko futbol zelaian egin zen desafioaren inguruan. Argazkian kamiseta berdearekin ageri diren herriko hamar gazteek Rafa Maritxalar eta Jose Mari Zamora lasterkari haundien kontra jokatu zuten lehia. Hamar kilometro egin behar izan zituzten futbol-zelaiaren inguruan: gazteak hamar izaki, bakoitzak kilometro bana egin behar izan zuen (futbol-zelaiari lau itzuli) eta korrikalari profesionalek, berriz, bien artean beste horrenbertze, hiru itzuli Maritxalarrek eta bat Zamorak. Joan den urtean ere gazte hauek izan ziren Maritxalarren kontra lehian aritu zirenak eta herritarrak atera ziren garaile. Aurten, ordea, Zamora ondoan izan du Maritxalarrek eta bi hauek irabazi zuten. Apustuak ikusmina sortu zuen eta ehun lagunetik goiti elkartu ziren saioa ikustera.