Hasiera batean irailaren 24an ospatzekoak ziren errebestak Erratzun, baina azkenean gibeleratzea erabaki dute eta urriaren 8an eginen dira. 12:00etan bertso poteoa izanen da herrian barna eta 14:30ean zikiro jatea eginen da. Zikiro jatera joateko txartelak Iparla ostatuan, Albantzenea tabernan, Altxuko dendan eta Zubipunta ostatuetan eskura daitezke.
Arratsaldean, 18:00etan, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen da eta gauean gaupasa.