Lekarozko komentuko obrak aldaketak eragin dizkio trafikoari

Maite OTEIZA 2011ko irailaren 29a

Lekaroztarrek Iruritatik sartu eta atera behar dute herrira. Maite Oteiza

Kaputxinoen egoi­tzak­ bota ondotik, obrak­ hilabetetan geldirik egon dira, baina gan den abuztuan be­rriz ere martxan hasi ziren.

Oraingo fase honetan, markatzea eta urbanizatzea izanen dira lan nagusiak. Hala, geldi­tzen zena bota (arro­sa kolore­ko etxea, bertzeak ber­tze) eta erre­pidearen bi aldeak inguratzen zituen pareta botatzean dena espa­zio librea geldituko da.

Honen ondorioz, trafikoak aldaketak izan ditu. Lekaroztarrek Irurita­tik sartu eta atera behar­ dute, eta institutura gan-etorri egiteko errepide nagusiko bidegurutzetik hartu behar da, ia-ia Gartzain parean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun