Imanol Gaztelumendi Zabaletak eta Mari Bikondoa Plazak 57 urte egin dituzte elkarrekin esposatuak. Eta modu berezian ospatu nahi izan zuten urteurrena: zahar gutziak elkartuz bazkaria egin zuten zahar etxean eta postrea, flana, kafea eta kopa Marik berak egin zituen. Guztira 150 lagun bildu ziren, baita langileak eta mojak ere. Kanpotik ere etorri zen jendea. Girorik ez zen falta izan, suziriak botatzeaz gain, txistulariak ere aritu baitziren. Mari bera akordeoiarekin ere aritu zen.