Gizartea, euskara eta hezkuntzako udal batzorde irekiak ere lanean hasi dira

Maite OTEIZA 2011ko irailaren 29a

Gizarte batzorde irekiak urriaren 19an eginen du hurrengo bilera, hezkuntzakoak azaroan eta Euskarakoa aste honetan biltzekoa zen

Kultura eta hirigintza­ko batzordeak behin hasiz gero, gizarte zerbi­tzuetako, euskara eta hezkuntza batzordeak ere ikasturtearekin batera hasi dira lanean.

 

Gizarte zerbitzuak

Gizarte zerbitzuetako batzordea bi aldiz elkartu da. Partehartzea haundia izan da eta bakoi­tzak bere egoera, beharrak eta nahiak agertzeko aukera izan du. Hortik aitzinera, azpitaldeak eginez lanean hasiko da. Hurrengo bilera urriaren 19an 13:00etan izanen da.

 

Hezkuntza

Hezkuntza batzor­dea­ buruilaren 21ean bildu zen lehenbiziko aldiz, eta CRANAko apustu energetikoa izan zen hizpide, energia mu­rriz­teko Baztango ikaste­txeek eta Udalak proiek­tuarekin bat egiteko proposatuz. Hu­rrengo bile­ra azaroaren 15ean izanen da, 18:30ean.

 

Euskara

Euskara Batzordea ere hasia da lanean. Guttienez hilabetean behin bilduko dela hi­tzartua du eta euskararen normalizaziorako bideak eta irizpideak he­rri mailan ikusi, eztabaidatu eta proposatzea, euskararen inguruan egiten diren lan guztiak koordinatzea eta ekimen eta aktibitateen bidez euskara berreskuratu, garatu eta erabilera bultzatzea izanen dira bere helburuak. Dena den, orain lehentasuna udaleko lanpostuen hizkuntza eskakizunak ezartzeari emanen zaio, langileak euskaldundu nahi baitira.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sar­tzeko gonbidapena ere jaso du Udalak. Astearte honetan, irailak 27, bilera egitekoa zuen­ Euskara Ba­tzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun