Azken urteetan bezala, ikasturte hasieran Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak gonbidatu zituen Baztan Ikastolak Lur dantzalekura. Aldi honetan, Pupu eta Lore jaioberriak aurkeztera etorri ziren. Jendearen erantzuna haundia izan zen, izan ere, ia mila lagun elkartu ziren irailaren 18an Lur aretoan. Argazkian Ikastolako Guraso Elkarteko zuzendaritzako kideak Porrotxekin.