Igande honetan Oronozen eginen da herrietako eskolen besta

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 29a

Gan den urtean Zugarramurdin bildu ziren eskola ttikietako irakasle, ikasle eta gurasoak. Artxiboko argazkia

Goizean herrian barna ibilaldia eginen da, ondotik bazkaria eta akitzeko dantzaldia

Aurten Oronozek hartuko du Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta. Igande honetan, urriak 2, izanen da eta bertze urte batez Gure eskola publikoa, euskalduna eta herrikoa aldarrikatuko dute.

Urdazubi-Zugarra­mur­­di, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Gar­tzain, Irurita, Arraioz, Ziga, Almandoz eta Oronozko eskoletako gurasoek antolatuta, 10:30­ean emanen zaio bestari hasiera. Ordu ho­rretan eskolatik abiatuta herrian barna oinezko ibilbidea eginen da. Ondotik bazkari autogestionatua eginen da frontoian, eta akitzeko dantzaldia izanen da akordeoiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun