Euskal Herriko piriniar arrazako aziendarik onenak bildu dira Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 26a, 12:08

Azienda ederrak ikusteko aukera izan zen Elizondon. Juan Mari Ondikol

Hogeitalaugarren edizioan inoiz baino gehiago aurkeztu ziren, 450 buru eta Legasako Indart anaiek sei sari eskuratu zituzten

Aurten 24. edizioa bete duen piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan iraileko hondar asteburuan. Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta inoiz baino partehartze handiagoa izan zen, 38 esplotazioetako 450 bat buru plazatu baitziren. Horietatik 18 esplotazio Nafarroakoak ziren eta gainerakoak Euskal Herrikoak. Horien artean, Legasako Indart anaiek lortu zituzten sari gehienak, sei lehenbiziko sari eskuratu baitzituzten kategoria ezberdinetan. Ikusgarria izan zen aurkeztu zuten zezena, lau urtetik goitiko saria eraman zuena.

Aurten 24. edizioa bete duen piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan iraileko hondar asteburuan.

Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta inoiz baino partehartze handiagoa izan zen, 38 esplotazioetako 450 bat buru plazatu baitziren. Horietatik 18 esplotazio Nafarroakoak ziren eta gainerakoak Euskal Herrikoak. Horien artean, Legasako Indart anaiek lortu zituzten sari gehienak, sei lehenbiziko sari eskuratu baitzituzten kategoria ezberdinetan. Ikusgarria izan zen aurkeztu zuten zezena, lau urtetik goitiko saria eraman zuena.

Piriniar arraza kasik desagertua egotetik gaur egun 14.000 buru izatera pasatu da, hobekuntza genetikoaren ondorioz. Patxi Aranguren, Aspinako idazkari nagusiaren erranetan “Elizondon buru ederrak ikusi dira, eta esplotazioen arteko aldea gero eta ttikiagoa da”. Halere, krisiaren eragina somatzen da sektorean ere, duela hogei urteko prezioetan sartzen ari baitira haragia, pentsuen prezioa aunitz handitu den bitartean.

Honela, lehiaketara azienda aunitz aurkeztu baziren ere, enkantera hamahiru bakarrik aurkeztu ziren eta horietatik hiru hutsa saldu, hasierako prezioan: 2.200 euro.

 

Gastronomia lehiaketa

Lehen aldiz gastronomia lehiaketa izan zen eta euskal sukaldaritzako maisu handi bat, Luis Irizarrek bete zuen epaimahai lana. 16 ostatu-jatetxek hartu zuten parte. Errezetarik onenaren saria Iruritako Olari jatetxearentzat izan zen eta Ruben Garate sukaldariak bere pisua aretze haragian eta Zaldua argazkidendak emandako argazki-makina irabazi zituen. Pintxorik onena Oronozko Ongi Etorri ostatuko Ainhoa Migeltorenak egin zuen, saldarik onena Elizondoko Karrika ostatuko Isabel Karrikaburuk eta Elizondoko Sobrino ostatuko Maria Jesus Sobrinok egin zuen Baztango bustirik onena.

 

Hamar kategoria eta sari bereziak

Baserritar bakoitzak bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamar kategorietan sailkatu ziren. Hauek izan dira saridunak:

 

ZEZENKOAK

Zezenkoetan, hiru maila izan dira:

24 hilabete artekoak:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Juan Jose Urteaga (Zestoa)

3. Indart Anaiak (Legasa)

4. Carlos Oroz (Artze)

5. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

 

2 eta 4 urte artekoak:

1. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

2. Isabel Ibarrola (Azoz)

3. Rufino Jaio (Iurreta)

4. Juan Luis Irazola (Mallabia)

5. Jesus Ostiz (Olague)

 

4 urtetik goitikoak:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

3. Teodora Mitxelena (Irurita)

4. Iñaki Rekarte (Arizkun)

5. Egoitz Maguregi (Zornotza)

 

URRUXAK

Urruxak zazpi mailatan banatu dira eta hauek izan dira saridunak:

 

8-18 hilabete:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

3. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

4. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

5. Carlos Oroz (Artze)

Motxa. Pericoba SC (Amurrio)

 

18-24 hilabete:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Isabel Ibarrola (Azoz)

3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

4. Leire Amundarain (Orozko)

5. Carlos Oroz (Artze)

Motxa. Perikoba SC (Amurrio)

 

2-3 urte:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Leire Amundarain (Orozko)

3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

4. Indart anaiak (Legasa)

5. Ricardo Palacios (Lakuntza)

Motxa. Perikoba SC (Amurrio)

 

3-4 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

3. Isabel Ibarrola (Azoz)

4. Indart Anaiak (Legasa)

5. Egoitz Maguregi (Zornotza)

Motxa. Dolaetxea (Oñati)

Ugalketarako. Isabel Larrakoetxea (Trapagaran)

 

4-6 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Indart Anaiak (Legasa)

3. Jose Antonio Sorbet (Burutain)

4. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

5. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

Motxa. Dolaetxe (Oñati)

Ugalketarako. Jose Antonio Sorbet (Burutain)

 

6-8 urtekoak umatuak:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

3. Indart Anaiak (Legasa)

4. Rufino Jaio (Etxaniz)

5. Isabel Agirre (Arizkun)

Motxa. Ricardo Palacios (Lakuntza)

Ugalketarako. Isabel Laurnaga (Arraioz)

 

8 urtetik goitikoak:

1. Rufino Jaio (Iurreta)

2. Juan Jose Urteaga (Zestoa)

3. Elizondo SC (Egilaz)

4. Indart Anaiak (Legasa)

5. Ibon Lasuen (Abadiño)

Motxa eta ugalketarako. Perikoba SC (Amurrio)

Ugalketarako. Carlos Oroz (Artze)

 

Hobekuntza genetikoa kontuan hartzen duten sari bereziak

Azienda-bururik onena: Arizkungo Isabel Agirreren buru bati.

Ernalkuntza artifizialeko zezenko eta urruxa onenak: Arraitz-Orkingo Gregorio Iraola eta Zestoako Juan Jose Urteagarentzat.

Indize genetiko onenak dituen zezena: Erratzuko Jose Iñarrearena.

Indize genetiko onenak dituen urruxa: Azozko Isabel Ibarrolarena.

Baztango urruxarik onena: Arizkungo Iñaki Rekarterena.

Baztango zezenik onena: Erratzuko Juan Jose Iñarrearena.

Ernalkunta artifizialaren erabilerari saria: Ibirikuko Maria Rosario Valenciarentzat.

Nafarroako esplotazioen ugalkortasunaren saria: Zudaireko Iñiguez anaien esplotazioari.

Nafarroako Aretzea saria: Maria Carmen Arrese (Hiriberri) eta Manuel Arraras (Beruete)

Baztango abeltzain gazteari: Arizkungo Iñaki Rekarte.

Baztango aretze onena: Arizkungo Isabel Agirrerena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun