Elizondoko herriak batzarrea eginen du irailaren 23an

Ttipi-Ttapa 2011ko irailaren 23a

Ortziral arratseko 20:00etatik aitzinera Herriko Etxean izanen da

Elizondoko herriak batzarrea eginen du irailaren 23an, ortziral arratseko 20:00etatik aitzinera Herriko Etxean eta zenbait puntu interesgarri izanen dituzte eztabaidagai.

Elizondoko herriak batzarrea eginen du irailaren 23an, ortziral arratseko 20:00etatik aitzinera Herriko Etxean eta zenbait puntu interesgarri izanen dituzte eztabaidagai. Elizondoko alkateak eta kargodunek jakinarazi dutenez, Aitzineko batzarreko akta irakurri, eta hala balitz, onartu ondotik, 2011ko beharren eskaerak, etxebitza kobratzeko zerrenden berritzea, Santiago karrikako 60bis eta 58c portalen artean, Dia supermerkatuaren gibeleko aldean, dauden piboteak kendu edo ez erabakitzea eta bariante berrian, Baztan Berritik Santiago karrikara doan zubiaz arituko dira, galdera eta eskaeren txandari bide emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun