Pirinioetako behien lehiaketa-enkantea eginen da irailaren 24an eta 25ean Elizondon

Aitor Arozena 2011ko irailaren 23a

Ehunka abelburu ikusgai izanen dira

Hutsik egin gabe, aurten ere piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon, irailaren 24an eta 25ean. Ehunka abelburu ikusteko aukera izanen da urteetan egiten den ekimen hau tarteko.

Hutsik egin gabe, aurten ere piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon, irailaren 24an eta 25ean.

Ehunka abelburu ikusteko aukera izanen da urteetan egiten den ekimen hau tarteko. Irailaren 23an, ortziralean, 15:00etatik aitzinera abelburuak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen da.

Irailaren 24ean, larunbatean, 09:00etarako parte hartuko duten abelburuak Merkatuko Plazan sartuko dira. 18:00etan behi-aziendaren erakustaldia. Esatari batek aziendak deskribatuko ditu. 20:30ean Luis Iriza­rrek eskainitako hitzaldia Elizondoko Herriko Etxean. 22:00etan antolatzaileek parte-hartzaileei afaria eskainiko diete. Larunbatean epaimahaikideek lehiaketan parte hartuko duten abelburuak baloratu eta puntuatuko dituzte.

Irailaren 25ean, igande goizeko 10:30etik 14:00etara Baztango artisautza azoka. 11:00etan Nafarroako aratxearen haragi eta Baztangoa gaztaren dastaketa. 12:00etan pintxo lehiaketaren ipuin eta marrazki lehiaketen sari banaketak. 12:30ean behi-aziendaren enkantea. 13:00etan sari eta garaikur banaketa. Ondotik, ASPINA elkarteak Baztango ara­txe piriniar bat zozketatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun