Errebestak ospatuko dituzte asteburuan Amaiurren eta Arizkunen

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 22a

Gozategi taldeak ere joko du Arizkunen, larunbat arratseko kontzertuan. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsean Erratzun Gaubelarekin gaupasa eta Arizkunen Aizkor Erauntsia, Zea Mays eta Gozategirekin kontzertua izanen dira

Bestak alde batera utzi gabe, ospakizunekin segitu nahi dute Amaiurren eta Arizkunen. Bi herriek egun berak aukeratu dituzte eta asteburu honetan errebestak izanen dira, irailaren 23an eta 24an.

Bestak alde batera utzi gabe, ospakizunekin segitu nahi dute Amaiurren eta Arizkunen. Bi herriek egun berak aukeratu dituzte eta asteburu honetan errebestak izanen dira, irailaren 23an eta 24an.

 

Amaiurren ortziral eta larunbatean

Bi egunez ospatuko dituzte errebestak Amaiurren. Ortziralean, irailak 23, 19:30ean pala txapelketako finala jokatuko da eta 21:00etan herri afaria eginen da elkartean.

Larunbatean, berriz, 14:00etan zikiro jatea eginen da herriko plazan FIDELek alaituta. Ondotik, dantzaldia izanen da eta 00:00etatik aitzinera gaupasa GAUBELA taldearekin.

 

Arizkunen gaupasa larunbatean

Arizkunen irailaren 24ean eginen dute ospakizuna. Larunbat goizeko11:00etan hasiko diren dianek emanen diote herriko gazteek antolatu duten bestari hasiera. 11:30ean herri lasterketa eginen da eta 14:00etan herri bazkaria. Txartelak Dolaetxean eta Intzan daude salgai, 20 eurotan. Prezio horren barne dago gaueko kontzertuetarako sarrera ere.

Arratsaldean triki-bertso poteoa eginen da eta 20:30ean “Kattalin bere bidearen bile” ikuskizun herrikoiaren txanda izanen da.

23:00etan kontzertuak izanen dira: Aizkor Erauntsia, Zea Mays eta Gozategiren eskutik. Ondotik DJa ere izanen da. Kontzertuetarako sarrerak Zubi Puntan, Intzan, Txokoton eta Dolaetxean eros daitezke, 10 eurotan. Prezio horrekin trago bat ere eskuratzen ahalko da dohainik. Aipatu, 22:00etatik aitzinera bokatak ere eskainiko direla eta kanpina paratzeko aukera ere izanen dela dohainik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun