Iruña eta Irun arteko N-121-A errepidean ordubetez Almandozko tunela itxi egin zuten irailaren 19an, astelehen arratsaldean. Kamioi bat matxuratu egin zen tunel banean arratsaldeko 18:30 aldera. Hasiera batean, Foruzaingoak NA-1210 errepidetik, Belateko portutik desbideratu zuen trafikoa, naina gero txandakako pasabidea eman zuen tuneletik.
Behin arazoa moldatuta, ordubeteren buruan, berriz ere trafikoari normaltasunez ireki zitzaion tunela.