Solaslaguna egitasmoaren bilera eginen da irailaren 22an Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 20a

Ikasturte berria abiarazteko bilkura ortzegun goizeko 10:00etan eginen da Arizkunenean

Ikasturte berria martxan da eta solaslaguna egitasmoari berriz ere jarraipena eman nahian lehenbiziko bilera deitu dute. Urtero bezala, aurtengo asmoen inguruan solastatzeko eta aitzineko urteko errepasotxoa egiteko, eragileoi biltzeko deialdia luzatu diete. Irailaren 22an, ortzegun goizeko 10:00etan izanen da bilkura, Arizkunenea Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun