Zilbetiko tunela

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 15a

Bere garaian Erdizen harrobia zabaldu nahi izan zuen Magnesitas Na­varra enpresak ha­rro­bia egin nahi du Zilbetin. 1.600 metroko tunel bat ere egin nahidu eta tunel horrek Kin­toko Mankomunitatean edukiko luke sa­rrera bat. Baz­ta­nek ere Kinton bere partea badue­nez, zer erra­na ema­ten ari da gaia. Garbiñe Elizegi alkateak kontatu digunez, «aurreko Udalak, ekainaren 6an, Kintoko Man­komunitateko bilera batean lurren desafektazioa onartzeko botoa eman zuen tunela egiteko». Elizegik dio oraingo Udalak gaia Batzar Nagusietan eztabaidatu nahi izan duela eta aldi berean, alegazioak aur­kez­teko epea luzatzeko eskatu diotela Kintoko Mankomunitateari. Hilaren 15a izanen da azken eguna. «Batzarkideak Erro­ eta Zilbetiko arduradunekin bildu gara. Aldekoak eta kontrakoak ikusita, alegazioak aurkeztea erabaki da. Ba­tzar Nagusitik horreta­rako ba­tzor­dea osatu dugu eta irailaren 15a baino lehen alegazioak aurkeztuko dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun