Sei urtez segidan Ohorezko B mailan jokatzeko aukera izan du BKTko eskubaloi talde nagusiak, baina joan den denboraldian maila galdu zuen eta orain Nafarroa mailan jokatuko du. Horrez gain, 2010/2011 denboraldian BKTko jokalariak ziren Elisa Arretxea eta Talita Logroñoko Sporting La Rioja taldera joan dira jokatzera eta Irati Berruezo eta Kristina Irisarri Atarrabiako Beti Onak taldera.