Udal kontu-hartzailerako lanpostua deialdia

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 15a

Bitarteko kontratuarekin lanean segitzen duten Nafarroako udaletako 12 idazkarik eta 31 kontuhartzailek lanpostua jabetzan lortu ahal izanen dute, horretarako lan eskaintza publiko baterako deialdia egin baitu. Kontu-hartzaileen lanpostuen tartean dago Baztango Udalekoa ere.

Probak 2012ko biga­rren seilhilekoa baino lehen egitea eragozten du legeak, baina deialdia guttienez sei hilabete lehenago egitea eskatzen du. Hala, langile publikoen bitarteko izaerako egoera hori 2013ko hasierarako bukatua egotea aurreikusia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun