Hutsik egin gabe, aurten ere piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon, irailaren 24an eta 25ean. Ehunka abelburu ikusteko aukera izanen da urteetan egiten den ekimen hau tarteko.
Irailak 23, ortzirala
• 15:00etatik aitzinera abelburuak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen da.
Irailak 24, larunbata
• 09:00etarako parte hartuko duten abelburuak Merkatuko Plazan sartuko dira.
• 18:00etan behi-aziendaren erakustaldia. Esatari batek aziendak deskribatuko ditu.
• 20:30ean Luis Irizarrek eskainitako hitzaldia Elizondoko Herriko Etxean.
• 22:00etan antolatzaileek parte-hartzaileei afaria eskainiko diete. Larunbatean epaimahaikideek lehiaketan parte hartuko duten abelburuak baloratu eta puntuatuko dituzte.
Irailak 25, igandea
• 10:30etik 14:00etara Baztango artisautza azoka.
• 11:00etan Nafarroako aratxearen haragi eta Baztangoa gaztaren dastaketa.
• 12:00etan pintxo lehiaketaren ipuin eta marrazki lehiaketen sari banaketak.
• 12:30ean behi-aziendaren enkantea.
• 13:00etan sari eta garaikur banaketa.
• Ondotik, ASPINA elkarteak Baztango aratxe piriniar bat zozketatuko du.