Baztan-Errekako taldeak Europako pilota luzeko txapelketako bi partidak irabazi ditu

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 15a

Juan Mari Ondikol

Aurten lehendabiziko aldiz, zuzeneko esku pilota txapelketa jokatzen ari dira Europa­ko kluben artean. Europako hamahiru talde ari dira lehian, multzotan banatuta. Eta lehia horretako kanporaketa faseari Elizondon eman zitzaion hasiera irai­laren 3an. Udalak harrera ofiziala egin zien klub eta pilotariei eta partidak arra­tsaldean hasi ziren. Guztira hiru partida jokatu ziren aurten 150 urte bete dituen Elizondoko plazan. Baztan-Errekako boskoteak nagusitasunez irabazi zituen bere bi partidak, 6-0 Angeluko Hardoi taldeari eta 6-2 Alakanteko El Campellokoei. Arratsean, pilotari guztiek elkarrekin afaldu zuten, Udalak eta Elizondoko herriak eskainitako afarian. Irailaren 10ean, itzulerako partidak jokatzekoak ziren eta azken fasea irailaren 23tik 25era jokatuko dute Iruñeko Antoniutti parkean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun