Izpegiko Txalaparta Topaketa ospatuko da irailaren 11n, igandez, euskal musika eta kultura bultzatzea xede duen Zimako Talde Koordinakuntzak antolatua.
Igande goizeko 10:00etan mendi ibilaldia eginen da Elorrietako leporat eta 16:00etatik goiti lepoan txalaparta, musika eta kantuak jotzeko, ikusteko eta entzuteko aukera izanen da.
Zimako Talde Koordinakuntzako Paxkalek parte hartu nahi duten txalapartari guzieri gomita luzatu die, «dirurik ez, bainan arratsalde goxo baten pasatzeko aukera» izanen dutelakoan. Harremanetarako, 06 87 44 03 88 telefonora deitu edo info@ztk.fr posta elektronikora idatzi.