Mendirako afizioa sortu zaie Berroetan eta horren ondorioz, irteerak egiten hasi dira. Abuztuaren 21ean, adibidez, Berroetatik Auritzerarako bidea egin zuten. Koadrila ederra bildu ziren, 19 lagun. Goiz goizetik abiatu eta eguraldia lagun, eguerdirako ailegatu ziren, Auritzeko Txiki polit jatetxean merezitako bazkaria egiteko. Argazkian parte hartzaile gehienak ikus daitezke egindako atsedenaldi batean. Dagoeneko hurrengo hitzordua ere jarria dago, igande honetan, irailak 4, Gartzaindik Auzara joanen dira. Ea hontakoan zenbat animatzen diren!