Aurtengoarekin 38. aldiz jokatu den Baztango Udala Sariketan Oberena eta Baztan futbol taldeak aritu dira aurrez-aurre, baina garaipena ez da etxean gelditu.
Abuztuaren 20an jokatu zuten partida, termometroa 37 gradutan zela, eta 1-3ko emaitzarekin nagusitu ziren Oberenakoak. Markagailuan gibeletik hasi ziren Jabier Amianoren mutilak, eta bana berdintzea ere lortu zuten, baina hortik aitzinera Iruñeko futbolariak nagusitu ziren. Etxeko taldeak gol bakarra sartu zuen eta hura Larregik egindakoa izan zen.
Egun berean aurkeztu zuen Baztan Futbol Taldeak denboraldi honetan izanen duen taldea.