Ttuku-Ttuku bikain Plentziako Hondartza Eskubaloi txapelketan

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 2a

Utzitako argazkia

Uztailaren 16an Plentzian (Bizkaia) jokatu zen Hondartza Eskubaloi Txapelketa Nazionala, aurten bederatzigarren aldiz. BKTko jokalariak, Ultzama eta Lizarrakoekin elkartuta aurkeztu ziren Ttuku-Ttuku izenarekin lehen aldiz. Finalerdietaraino iristea lortu zuten. Bortz jokalarirekin jokatu zuten Ttuku-Ttukuko neskek, bertze taldeetakoak seirekin aritu ziren. Totu Iturzaeta (BKT-ko jokalari ohia), Eli­sa­ Arre­txea (BKT), Talita Daiana José (BKT), Amaia Oiartzun (Ultzama) eta Eider Arcek (Lacturale Itxako) osatu zuten taldea. Bat gutiago izanda ere, finalerdieta­ra iristea lortu zuten. Blupp’taldeak utzi zituen finaletik kanpo eta azken hauek eskuratu zuten lehen postua. Emaitzarekin kontent eta hurrengo urtean finalera iristeko intentzioarekin bueltatu ziren Ttuku-Ttuku taldeko neskak Plentziatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun