Nesken frontenis txapelketako finala jokatuko da Txokotoko bestetan

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 2a

Gazteak sokatiran, Txokoto bestetan. Mintxo Fernandez

Horrez gain, paella lehiaketa eginen da ortzilerian

Irailaren 9ko ilunabarrean, 19:00etan botako den txupinazoarekin hasiko dira aurtengo Txokotoko bestak. Ondotik txistulariak izanen dira, erral­doi eta buruhaundiekin. 20:00etan Baztanzopak dastatzeko aukera izanen da eta 21:00etan paella lehiaketa eta dantza herri­koiak izanen dira. 23:30ean izanen den kontzertuarekin akituko dira ortzilereko ekitaldiak.
Larunbatean egun osoan izanen dira ekitaldiak. 11:00etan plater tiroketa txapelketa jokatuko da Bagordin. Aldi berean, argisoinuak izanen dira, txistulari, erraldoi eta buruhaundiekin. Bonba japonia­rrak, berriz, Maurizio eta Felix plazan izanen dira. 11:30ean supermega punto eginen da trinketean.
Eguerdian, 13:00­etan, nesken frontenis txapelketako finala jokatuko da trinketean. Aurtengo bestetako be­rrikuntzetako bat izanen da nesken arteko lehia hau. Ondotik, 14:30­ean, zikiro jatea izanen da eta gero jokoak.
17:00etan puzgarriak izanen dira igerilekuan eta ilunabarrean eta gauean dantzaldia. Tartean, su artifizialak ere bai Jajapama pirotekniaren eskutik. Akitzeko Mokordo eta Tirri&Tery DJak ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun