Irailaren 2an, ortziral eguerdiko 12:00etan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Arraiozko bestak. Segidan txistulariak ariko dira. 14:00etan haurren bazkaria eginen da. 16:00etan haurrendako jokoak. 18:00etan txokolatada. 20:00etan dantzaldia JOXEANJELekin. 21:00etan Mutildantzak eta muxikoak. 21:30ean Baztanzopak fanfarre batek alaituak. 01:00etan dantzaldia JOXEANJELekin.
Mus eta tortilla txapelketak larunbatean
Irailaren 3an, larunbat goizeko10:00etan argisoinuak joko dira. 11:00etan herriko xaharrendako karta jokoak eta hameketakoa. 11:30ean plater-tiroketa. 14:30ean gazteen bazkaria. 17:00etan mus txapelketa, Arizti Elkarteak antolatua. 19:00etan tortilla txapelketa eta segidan tortillen dastaketa eginen dira. 20:00etan dantzaldia MIKEL HATS taldearekin. 21:30ean gazteen afaria. 23:00etan kontzertua ZE ESATEK! taldearekin. Gaitajoleak, gaupasa MIKEL HATS taldearekin. Segidan DJ JULEN.
Herri kirola igande arratsaldean
Irailaren 4ean, igandean, goizeko 10:00etan argisoinuak joko dira. 18:00etan herri kirolak izanen dira. Zehazki, Joxe Bikondoaren erakustaldia izanen da: aizkoran buruz beheiti eta motozerrarekin figurak egiten ariko da. Horrez gain, herritarren arteko proba konbinatuak jokatuko dira: ezkongabeak ezkonduen kontra ariko dira. 20:00etan kantaldia.
Astelehenean herri bazkaria eta boneta botatzea
Bestak akitzeko, irailaren 5ean, astelehenean, 14:30ean herri bazkaria eginen da bertsolariekin. 17:30ean boneta botatzea. 19:00etan dantzaldia AGERRALDErekin. 22:00etan herri afaria. Gauerditik aitzinera dantzaldia AGERRALDErekin eta ondotik GAIXOAK GU.