Irailaren 9an eta 10ean izanen dira Elizondoko Txokoto auzoko bestak eta orduan jokatuko da emakumezkoen frontenis txapelketako finala. Baina final haundian nork jokatuko duten jakiteko partidak jokatzen ari dira egun hauetan Elizondoko frontoian.
Bikoteka, hamabi emakumezko dira txapelketan ari direnak: Josune Iturzaeta eta Itsaso Salaburu, Oianko Garde eta Enara Mitxeltorena, Idoia Gillenea eta Garbiñe Elizegi, Maite Goñi eta Ana Gonzalez, Ainara Unanua eta Ana Fernandez eta Inma Torres eta Miriam Goñi.
Bikote guztiek denen kontra jokatu beharko dute, hau da, bortz partida jokatu beharko ditu bikote bakoitzak eta horretan ariko dira aste honetan eta hurrengoan. Egunero 20:00etatik aitzinera jokatzen ari dira partidak. Bikote hauetako hoberenek finala jokatuko dute Txokotoko bestetako larunbatean, 13:00etan.