N-121B errepidean mozketak eginen dira ortzegun eta ortziral honetan

Ttipi-Ttapa 2011ko abu. 31a, 11:10

Irurita-Elizondo saihesbideko obrak direla-eta eginen dira

Ortzegun eta ortziral honetan, irailak 1 eta 2, mozketak eginen dira N-121B errepidean. Mozketak 46. Eta 47. Kilometroetan eginen dira, 14:00etatik 14:15era. Irurita-Elizondo saihesbidean egiten ari diren obrak tarteko eginen dira etenaldi hauek, eta aldi berean, Oharrizerako sarbidea ere (NA-4405) moztua geldituko da.

Bertzalde, bigarren mailako errepideen artean, Urdazubira doan NA-4402 errepidean ere obrak egiten ari dira, eta arretaz gidatzeko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun