San Lorentzo bestak abuztuaren 9tik 13ra ospatuko dituzte Zigan

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 9a

Txupinazoaren ondotik baztan zopak banatuko dira. Utzitako argazkia

Euskal kantuak eta haurren herri kirolak izanen dira Zigako besten egun handian

Abuztuaren 9an, astearte arratseko 20:00etan botako den suziriarekin eta ezkil-jotzearekin abiatuko dira bortz egunez luzatuko diren Zigako San Lorentzo bestak. Herriko trikitilariek karrikak alaituko dituzte segidan eta 21:30ean Baztan-zopak banatuko dira. Txartelak maiordomuek salgai izanen dituzte. 00:30ean hasita gaupasa izanen da Agerraldekin. Goizaldeko 06:00etan zinger jatea izanen da.

Abuztuaren 9an, astearte arratseko 20:00etan botako den suziriarekin eta ezkil-jotzearekin abiatuko dira bortz egunez luzatuko diren Zigako San Lorentzo bestak. Herriko trikitilariek karrikak alaituko dituzte segidan eta 21:30ean Baztan-zopak banatuko dira. Txartelak maiordomuek salgai izanen dituzte. 00:30ean hasita gaupasa izanen da Agerraldekin. Goizaldeko 06:00etan zinger jatea izanen da.

 

San Lorentzo eguna asteazkenean

Abuztuaren 10ean, asteazkenean, San Lorentzo Egun handia ospatuko dute. 09:00etan dianak. 11:00etan Meza Nagusie. 12:00etan luntx. 13:00etan euskal kantuek. 18:30ean haurren herri kirolak. 19:30ean dantzaldie Agerralderekin. 21:30ean mutil-dantzak, joaldun eta txalaparta. 22:20ean afarie frontonian. 00:30ean dantzaldie Agerralderekin.

 

Herritarren Egune ortzegunean

Abuztuaren 11n, ortzegunean, Herritarren Egune izanen dute. 09:00etan dianak. 10:00etan gazte gosarie Ostatuzarrean. 12:00etan gazteak etxez etxe ibiliko dira, trikitixarekin. 13:00etan haurrendako bazkarie. 16:00etan haur jokuak. 20:00etan dantzaldie Agerralderekin. 22:00etan andre afarie (nahi izatera, senarrak ere etortzen ahal dira). 00:30ean dantzaldie Agerraldekin. 06:00etan talo jatea.

 

Txapelketen Egune ortzilerian

Abuztuaren 12an, ortzilerien, txapelketen eguna izanen dute. 09:00etan dianak. 11:00etan Mus txapelketa. 17:30ean pala txapelketa. 22:00etan afarie frontonian. 00:30ean dantzaldie Agerralderekin. 05:30ean marmitako.

 

Akitzeko, zikiro egune larunbatean

Bestak akitzeko, abuztuaren 13an, larunbatean, Zikiro Egune izanen dute. 09:00etan dianak. 14:00etan zikiro-jatea Bixentek alaitua. Txartelak maiordomuek salgai. 20:00etan dantzaldie Obaneuke taldearekin. 22:30ean herri afarie. 00:30ean dantzaldie Obaneuke taldearekin. 05:00etan gaixoa gu. 06:30ean kazerolada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun