Laxoa txapelketaren finala abuztuaren 6an jokatuko da Iruritan

TTIPI-TTAPA 2011ko abu. 5a, 12:06

Aurten ere Iruritara joanen da laxoako txapela. Artxiboko argazkia

Iaz bezala, herri horretako bi talde izanen dira aurrez aurre larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera

Joan den urtean gertatu zen bezalaxe, Iruritako bi talde izanen dira aurrez aurre Baztan-Errekako 32. laxoa txapelketaren finalean. Irurita A taldearekin Jorge Azkarate, Andres Elizaintzin, Igor Urrutia eta Iñaki Etxandi arituko dira. Irurita B taldearekin, berriz, Guillermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa ariko dira, iazko txapeldunak. Beraz, joan den urteko finalarekin alderatuz, aurpegi bakarra aldatuko da, Andres Elizaintzin ariko baita Miguel Bidegainen ordez. Finala ere Iruritako plazan jokatuko da, abuztuaren 6an, larunbat arratsaldeko 17:30etatik aitzinera.

Larunbat goizeko 11:30ean berriz, hirugarren postua lortzeko lehia jokatuko dute Arraioz A eta Doneztebe A taldeek. Arraiozekin Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai ariko dira eta Donezteberekin Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra. Hauek ere Iruritan lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun