Berriz ere Irurita B gailendu da herritarren arteko finalean

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 8a

Irurita Bko txapeldunak, txapel eta sariekin. Utzitako argazkia

Hirugarren Doneztebe eta laugarren Arraioz izan dira

Baztan-Errekako XXXII Laxoa Txapelketaren finala jokatu zen abuztuaren 6an Iruritan eta berriz ere Irurita B suertatu zen garaile, 9 eta 5 irabazi baitzion Irurita Ari. Iaz bezala, Joseba Urtasun, txapeldunen sakalaria izendatu zuten finaleko jokalari onena eta Mikel Eizagirreren saria eraman zuen. Berekin batera, Guillermo Etxenike numeroa eta Jesus Etxenike eta Miguel Bidegain laurdenak aritu ziren talde txapeldunean.

Azpi­txapeldun izan zen Irurita A taldean, berriz, Jorge Azkarate sakalaria, Igor Urrutia numeroa eta Iñaki Etxandi eta Andres Elizaintzin laurdenak aritu ziren. Partida osoan aitzinetik ibili ziren txapeldunak (2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 6-2, 6-3, 8-3, 8-5 eta 9-5).

Alberto San Miguel oiztarra, Juan Mari Artazkoz doneztebarra, Miguel Maritorena arraioztarra eta Jose Javier Elizaintzin iruritarra izan ziren epaile eta Iruritako Txuma Prim aritu zen marrak zaintzen.

Hirugarren posturako norgehiagoka estuagoa izan zen eta Doneztebe Ak 9 eta 8 irabazi zion Arraioz Ari, 6-8 galtzen joan ondotik. Donezteberekin Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra aritu ziren eta Arraiozekin Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai.

Sari banaketan, Peio Obregozo Iruritako alkatea, Nafarroako Pilota Federazioko Ramon Martinez eta Jon Oiartzun, Nazioarteko Federazioko Arrieta eta Pilotarien Batzarreko Josean Arroyo izan ziren, Laxoa Elkartekoekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun