Bertan Eguna arrakastatsua suertatu zen larunbatean Elizondon

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 8a

Hirugarren argazki lehiaketako saridunak: Mitxel Etxenike, Juan Lameirinhas eta Edurne Biguria. Utzitako argazkia

Mitxel Etxenike erratzuarrak irabazi du merkatarien elkarteak antolatutako argazki lehiaketa

Abuztuaren 6an, larunbatean, Bertan Baztango merkatari, zerbitzu eta ostalaritza Elkartearen egun handia ospatu zen Elizondon. Jaime Urrutia karrikan elkarteko kideek beraien salmenta postuak paratu zituzten eta egun osoan hainbat ekitaldi izan ziren, bertzeak bertze dantzari ttikiak, “Les enfants” taldea, argazki lehiaketaren erakusketa eta sariketa… Merkatariek antolatutako ekitaldiez gain, Elizondoko herriak ere erraldoiak eta buruhandiak, txokolatada eta dantzaldia plazan antolatu zituen. Jende aunitz bildu zen Elizondon eta giro ederra somatu zen.

III. Argazki lehiaketa

Bertan elkarteak hirugarren urtez antolatu duen argazki lehiaketara 30 lehiakide eta 86 argazki aurkeztu dira aurtengoan eta Bertan Egunean ikusgai izan ziren. Epaimahaiak, 400 euroko lehenbiziko saria Erratzuko Mitxel Etxenikeri eman dio, 200 euroko bigarren saria Elizondoko Juan Lameirinhas-i eta 100 euroko hirugarren saria Elizondoko Edurne Biguriari. Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin, elkarteak eskualdean doan banatzen duen 2012ko egutegia osatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun