Joan zen larunbatean, uztailaren 30ean, Baztango Udalak harrera ofiziala egin zien Baztan Bidasoaldera uda pasatzera etortzen diren ume sahararrei. Bertan egon ziren Garbiñe Elizegi alkatesa eta Mikel Ortega zinegotzia udalaren aldetik, Mohamed Gailani RASD-ek (Republica Arabe Saharaui Democratica) Nafarroan duen subdelegatua, gure eskualdean dauden 18 ume saharrarak eta horiek beren etxeetan hartzen dituzten Saharaztan elkarteko kide ugari.
Alkatesak hartu zuen hitza lehendabiziko ongi etorria euskaraz emanaz eta udalaren laguntza eta konpromezua saharar herriari eskainiz. Ondoren Mohamed subdelegatuak eskerrak eman zituen Frente Polisaroairen izenean eta bukatzeko Saharaztango kide batek udalaren jarrera eta subdelegatuaren presentzia eskertzeko. Bukatzeko Baztandarren Biltzarreko idorpean bazkari baten inguruan elkar pasatu zuten arratsaldea tertulian eta abesti artean. Arras egun polita izan zela jakinarazi digu Mikel Gereka, Saharaztan elkarteko kideak.