Xorroxinen Behikakak sariak banatu ditu aurten ere

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 27a

Lore, Zagua eta Luzaide behiak, zaindari eta epaileekin. Ondikol

Santio bezperan hiru sari potolo eman zituzten Lore, Zagua eta Luzaide behiek

Xorroxin irratiak antolatutako behikaka.com zozketa burutu zen uztailaren 24an Elizondon, Xorroxin irratiaren egoitza pareko belagian. Euria egin zuen arren jendetza bildu zen zozketarekin gozatzera. Lore, Zagua eta Luzaide behiak ziren protagonistak, Agustin Arraztoa, Jokin Ramirez eta Juan Joxe Iñarrea behizainekin.

Xorroxin irratiak antolatutako behikaka.com zozketa burutu zen uztailaren 24an Elizondon, Xorroxin irratiaren egoitza pareko belagian. Euria egin zuen arren jendetza bildu zen zozketarekin gozatzera. Lore, Zagua eta Luzaide behiak ziren protagonistak, Agustin Arraztoa, Jokin Ramirez eta Juan Joxe Iñarrea behizainekin.

Dena den bertzelakoek ere izan zuten zer erranik, Inkansables Txarangak, Bittor Elizagoien eta Jon Elizetxe bertsolariek eta nola ez, Joseba Otondo eta Julen Zelaieta, Xorroxingo bi esatari zirikatzaileen komentarioekin, arratsaldea alaitu zuten, behiek beren lana egiten zuten bitartean. Guztia kontrolatzen hiru epaile, Oier Zulaika, Mikel Altzuart eta Mikel Azkarate aritu ziren eta guztia gainbegiratzen, teknologia berrien laguntzarekin, Juan Mari Aleman Amaiurtarra.

Lehenbiziko saria Zagua behiak banatu behar zuen baina itxura batean, bere beharrak egiteko gogorik ez eta zozketa eskuz egin eta 12. lerroa eta 24. zutabea duen jabeari egokitu zitzaion. Agustin Arraztoa Elizondoarra zen jabea eta harek eraman du lehen sariko lotea.

Bigarren saria Lore behiak erabaki zuen. Kasu honetan ateri eta segituan egin zuen kaka, 9. lerroan eta 59. zutabean. sariduna oraindik ez da ateri.

Hirugarren saria, Luzaide behiak banatu du. Honek, aintzinekoak bezala, 20 minutu zituen kaka egiteko baina 19 sobran izan zituen. Kasu honetan, hirugarren saria 11. lerroa eta 80. zutabea duen jabeari eman dio. Txartel saritu hau ere oraindik ez da ateri.

Orain sarituek hilabete izanen dute agertzeko. Beraz, abuztuaren 24a bitartean agertu beharko dute Xorroxinera.

 

Ordezko zenbakiak

Bertzalde aurtengo berrikuntza ordezko zenbakiena izan da, izan ere zenbaki sarituak ez badira ateratzen, honako bigarren zenbaki hauek izanen dute saria.

2. saria: lerroa 17 /zutabea 56

3. saria: lerroa 3/ zutabea 84

Abuztuaren 24tik aitzin 15 eguneko epea izanen dute ordezko zenbaki hauek agertzeko.

Giro ederra bizi izan zen arratsalde partean, euria saiatu zen besta zapuzten baina jendeak fin erantzun zuen. Gainera zozketa nagusiez gain, tragoen truke zenbakiak banatu eta hainbat zozketa burutu ziren; Donostiako akuariumerako sarrerak Erratzu aldera joan ziren. Bizikletak aldiz Arizkunerako bidea hartu zuen. Lur-lan produktu loteak eta Aroa produktu loteak Anizera joan ziren. ESAIT-eko materiala ere zozketatu zen eta hau Elizondon gelditu zen. Xorroxinek zuzenean eskaini zuen zozketa.

Akitzeko, Xorroxin Irratia kontent agertu da egindakoarekin, eta gehienbat jendearengandik jasotako laguntza eta babesarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun