Arkaitz Olano leitzarrak egin du denborarik onena II. Mailako Nafarroako Aizkora Txapelketako kanporaketan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 26a

Olanorekin batera, Julen Kañamares, Joxeantonio Loiarte, Xabier Mindegia eta Juanjoxe Erdozia sailkatu dira finalerako

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa uztailaren 24an, larunbat eguerdian jokatu zen Elizondoko Iriarte pilotalekuan, eta ondoko hamaika aizkolariok neurtu zituzten indarrek finalerako bost txartel eskuratzeko: Sergio Mandacen (Garralda), Patxi Mindegia (Zubieta), Juanjoxe Erdozia (Etxarri Aranatz), Xabier Mindegia (Beintza Labaien), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Jose Antonio Loiarte (Zubieta), Arkaitz Olano (Leitza), Raul Castro (Urrotz), Julen Kañamares (Berriozar), Asier Pellejero (Areso) eta Iban Resano (Dorrao).

Aizkolari bakoitzak hiruna pago-enbor ebaki beharizan zituen: bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat. Nabarmentzekoa izan zen hameka aizkolarien lana, denen artean soilik minutu bat eta 39 segundoko aldea izan zelako.

 

Sailkapena:

1. Arkaitz Olano (Leitza): 07:29

2. Julen Kañamares (Berriozar): 07:35

3. Joxeantonio Loiarte (Zubieta): 07:39

4.Xabier Mindegia (Beintza Labaien): 07:44

5. Juanjoxe Erdozia (Etxarri Aranatz): 07:56

6. Iban Resano (Dorrao): 07:58

7. Raul Castro (Urroz): 08:08

8. Patxi Mindegia (Zubieta): 08:14

9. Asier Pellejero (Areso): 08:17

10. Jexus Etxeberria (Beintza Labaien): 08:41

11. Sergio Mandacen (Garralda): 09:08

Beraz, Sergio Mandacenek maila galdu du. Finala, berriz, Uharte-Iruñean jokatuko da irailaren 25ean, arratsaldeko 17:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun