Ainhoa Astiz eta Leire Ramos eskubaloi jokalariak Espainiako eskubaloi selekzioarekin izan dira Europako txapelketa jokatu dute Txekian.
Bi baztandarrak aspalditik dabiltza eskubaloian, Ainhoa Astiz BKT-ko jokalaria da eta Leire Ramos Itxakokoa. Ekainaren 23tik uztailaren 3ra jokatu zen Europako 17 urtez azpiko nesken txapelketa. Espainiako selekzioak 11. postua lortu zuen, sailkapen nagusiko erdi aldean geratuz.
Txapelketa ekainaren bukaeran jokatu bazuten ere, maiatzaren bukaeran ekin zioten selekzioko entrenamentuei. Ekainaren erdi aldean Sueziara joan ziren Eskandinabiako txapelketa jokatzera eta hortik joan ziren Europako txapelketara.