Xorroxin Irratiak antolatutako Behikaka.com ekimenaren 3. edizioa uztailaren 24an

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 22a

Xorroxin irratiaren egoitza parean dagoen zelaian osapatuko da Behikaka.com. Artxiboko irudia.

Hiru behiren kakak erabakiko dituzte saridunak

Azken urte hauetan, bertze hainbat kultur erakunde edota elkarte bezala, Xorroxin irratiaren egoera ekonomikoa nahiko zaila da, dirulaguntzak murriztu baitituzte. Hori dela eta, diru iturri berriak bilatu behar izan dituzte eta bide horretan, duela bi urte Behikaka.com ekimena antolatu zuen. 

Azken urte hauetan, bertze hainbat kultur erakunde edota elkarte bezala, Xorroxin irratiaren egoera ekonomikoa nahiko zaila da, dirulaguntzak murriztu baitituzte. Hori dela eta, diru iturri berriak bilatu behar izan dituzte eta bide horretan, duela bi urte Behikaka.com ekimena antolatu zuen, gehienbat Nafarroako Gobernuak dirulaguntza osoa kendu zielako, gainontzeko euskarazko hedabideei bezala. Ekimenaren arrakasta ikusita, iaz Behikaka.com –en 2. edizioa antolatu zen, eta aurten hirugarren edizioa antolatu du Xorroxinek.

Uztailaren 24an, igandea, ospatuko da Behikaka.com Elizondon, Xorroxin irratiaren egoitza parean dagoen zelaian.

Zelaia 2000 laukitxotan banatuko da, bakoitza 50 cm x metro 1eko neurrikoa. Guztira 20 lerro eta 100 zutabe. 2000 laukitxo hauek salgai jarri dira, boletoen bidez eskualdeko ostatu eta dendetan hala. Boletoak badaezpada ere, saridunak atera arte gordetzea aholkatu dute, izan ere, aurten, berrikuntza gisa, ordezko zenbakiak ere aterako dituzte. Honela, hasierako zenbaki saridunen jabeek hilabete bateko epea izanen dute saria eskuratzeko, abuztuaren 24a arte. Epe horretan ez bada saridunik ateratzen, ordezko zenbakia indarrean sartuko da eta 15 eguneko epea izanen da saria eskuratzeko.

Sariak banatzeko arduradunak, aurreko edizioetan bezala, hiru behi izanen dira, Erdiz, Lore eta Zagua. Hiru sari banatuko dira,3 pak. Behi bakoitzak sari bat banatuko duelarik. Aurten 20 minutu izanen ditu behi bakoitzak kaka egiteko. Behi bakoitzak kaka egiten duen laukitxoaren jabea izanen da sari bakoitzaren irabazlea.

Argi dago, zozketa honen helburuetako bat dirua biltzea dela, laguntza ekonomikoa jasotzea dela, dena den, ez da soilik hori izanen. Egun hortan berean, uztailaren 24an, besta ttiki bat eginen baita zozketa, musika, zuzeneko irratsaioa, bertsolariak, jokaldi hoberenen komentarioak…izanen dira, eta tragoxkaren bat hartzeko ostatua ere. Eta aurten ere, iaz egin bezala, sari gehiago banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun