Nafarroako II. mailako aizkora txapelketako kanporaketa Elizondon

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 22a

Eskualdeko hainbat aizkolarik hartuko dute parte

Uztailaren 24an, igandea, Nafarroako II. mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko da Elizondon. 11 aizkolarik hartuko dute parte eta bakoitzak hiruna pago enbor ebaki beharko ditu. Bi kanaerdko eta bertzea 60 ontzako enborra izanen da.

Lehen bortz aizkolariek irailean Uharten jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute. Kanporaketan azkena sailkatzen den aizkolariak aldiz maila galduko du.

Eskualdeko hainbat aizkolari izango dira tartean: Patxi Mindegia, Xabier Mindegia, Jesus Etxeberria, Jose Antonio Loiarte, Arkaitz Olano, Raul Castro eta Asier Pellejero.

Kanporaketa Elizondoko Iriarte pilotalekuan jokatuko da arratsaldeko 19:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun