Uztailaren 24an, igande arratsaldeko 19:00etatik aitzinera jokatuko da Elizondoko Iriarte pilotalekuan (Laxoa plazaren ondoan) Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa.
Parte hartzaileak Sergio Mandazen (Garralda), Patxi Mindegia (Zubieta), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz), Xabier Mindegia (Beintza Labaien), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Jose Antonio Loiarte (Zubieta), Arkaitz Olano (Leitza), Raul Castro (Urroz) Julen Kañamares (Berriozar), Asier Pellejero (Areso) eta Iban Resano (Dorrao) izanen dira, beraz, eskualdeko aizkolarien ordezkaritza zabala izanen da. Moztu beharreko enborrak: bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.
Finala irailaren 25ean
Uharten Lana lehen bukatzen duten bortz aizkolariek zuzenean finalerako txartela lortuko dute. Finala Uharte-Iruñean jokatuko da irailaren 25ean, arratsaldeko 17:30etik atzinera. Kanporaketan azken postuan sailkatzen den aizkolariak, berriz, maila galduko du.