Mendiko belar makinen erakusketa egin zen Elbeten

Maite OTEIZA 2011ko uztailaren 21a

Maite OTEIZA

Uztailaren 2an, Elbeteko Lekuederren, mendiko belar makinen erakusketa izan zen. Baserrietako belar lanek ikaragarrizko garran­tzia izanta ere, eremu hauetan erabiltzen diren tresnek ez dute bertze inguru zelaiagoetan erabil­tzen diren makinen aitzinamendurik izan. Hori dela eta, belar gutiago lortzen da eta auni­tzetan esku tresnak erabili behar izaten dira lanak egiteko, makina aproposen gabeziak behartuta. Ondorioz, eremu hauetako baserriko lana gogorragoa da bertze toki batzuetakoekin konparatuz gero eta maiz istripuak gertatzen dira, maldetan makinak erabiltzea arris­kutsua baita. Erakusketa honen helburua makina berezi hauek baserritarren artean ezagutzera ematea zen. Erakustaldi hau lehenagotik, Asturiasen egin zena, oraingoan ITG Abeltzaintza, Nafarroako Gobernua, UPNA/NAUP, eta Espainiako Ingurugiro eta Nekazaritza Ministerioaren eskutik antolatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun